Facebook Twitter
Cover > Universal literature in catalan > Gerardo Markuleta > Esmorzar concorregut

Esmorzar concorregut

GOSARI JENDETSUA

Katilu urdin ilun biok
—“Made in Britain”—
Dickyk erosi zituen
—“Todo a Cien”—,
elkarrekin bizi ginela,
orain dela mila urte.

Ezti argi urrezko hau
—“mila loraren eztia”—
andregaiaren herrian
lortu zidan behin Arkaitzek,
tarteka ohaide ginela,
duela hiruzpalau mende.

Pomelo-uraren ohitura
Mehdirekin hartu nuen;
fresko eta garratz punttua,
itsas berrien berria
eman zidan, azal ilun,
aspaldian, aspaldian.

Kafea turkiar erara
gertatzeko ontzi bitxia
Anaren erregalia
nire hogeigarrenean,
ilea artean luze nuela,
aurreko bizi batean.



Gaur zure konpainia berriak
goxatzen dit ohiko gosaria;
ez dezatela nire konpainia zaharrek
zure gosari berria mikatz.

Ardura barik hartu, laztana:
kruasanak eta musuak
egun-egunekoak dira.
Gerardo Markuleta, Visat, PEN Català, 2011
Gerard Markuleta, 2011. Foto: Joseba Olalde
Fragments
Coses d'ocells
Pau Joan Hernàndez
Esmorzar concorregut
Pau Joan Hernàndez
Ignoràncies
Pau Joan Hernàndez
Bibliografia
Search for authors
A-B-C-D - E-F-G - H - I
J - K - L - M - N - O - P - Q - R
S-T-U-V-W-X-Y-Z
Universal literature in catalanuniversal en català
Podeu consultar més pàgines sobre la literatura universal en català a:
With the support of: